Mezularia
Elhuyar
Gizakiok uste duguna baino usaimen hobea dugu
Elhuyarreko Ana Galarragak Science aldizkariak argitaratutako ikerketa baten berri eman digu.
-
8:19 min
Gizakion usaimena animaliena baino eskasagoa dela uste izan den arren, baieztapen horri aurka egiten dion ikerketa egin du John McGann neurozientzialariak. Orain arte uste zen proportzioan gizakietan beste animalietan baino eremu txikiagoa hartzen duela usaimenak garunean, eta hori usaimen eskasa izatearekin erlazionatu zuten.
Ana Galarragak 'Mezularia'n azaldu digu oraingo ikerketa honen arabera eremua txikiagoa izan arren usaimenaren inguruko neurona kopurua animalien dutenaren antzekoa dela.
dela.