Itxi

Mezularia

Nafarroa

'Transexualitatearen despatologizazioa da LGTBI legearen garaipen handiena'

Kepa Yecora Nafarroako Gobernuaren LGTBI unitateko arduradunak nabarmendu du egun handia dela nafar guztientzat, eta lege aitzindari hori Nafarroatik mundu osora hedatuko dela azpimarratu du.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

    6:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako Parlamentuak osoko bilkuran gehiengo osoz berretsi du LGTBI legea. Kepa Yecora Nafarroako Gobernuaren LGTBI unitateko arduradunak 'Mezularia' saioan adierazi du "egun handia dela nafar guztientzat". Izan ere, lege aitzindari horrek dakarren aurrerapena, oinarrizko eskubideez ari garen heinean, gizarte osoarentzat da garrantzitsua.

Esan bezala, gehiengo osoz onartu dute, baina ez aho batez. Yecorak azpimarratu du talde guztiak mintzatu direla LGTBIen eskubideak onartzearen alde, baina ez dira ados jarri bidean. Legeak dakartzan aurrerapenei dagokienez, transexualitatearen despatologizazioa nabarmendu du LGTBI unitateko arduradunak, hori baita ezarriko duen "oinarri sendoa". Izan ere, lege horrek transexualitatea gaixotasun psikiatriko gisa hartzearekin apurtzen du, eta pertsona horiek sexu ugalketa eta heziketarako ohiko zentroetan artatzea ekarriko du. "Hori garaipen handia da, eta Nafarroatik mundu osora hedatuko da".