Mezularia
Zientzia
Kolesterol-maila jaisten duen txertoa probatuko dute pertsonetan
Ana Galarraga Elhuyarreko kideak eman digu ikerketaren berri.
-
8:20 min
Kolesterol "txarra" altu dutenei zuzendutako txertoa saguetan probatu dute, eta eraginkorra dela ikusi dute. Txertoa Europako Kardiologia Elkarteak aurkeztu du, eta helburua da gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua apaltzea. Ana Galarraga Elhuyarreko kideak eman digu ikerketaren berri, 'Mezularia'n.
Saguekin egindako frogek erakutsi dute kolesterol maila % 53 jaisten dela, eta arteriaren kaltea % 63 apaltzen dela. Ikerlarien helburua da, urten behin txertoa hartuta, odoleko kolesterol-maila kontrolpean izatea. Horrek oraingo botikak ordezkatuko lituzke.