Mezularia
Elkarrizketa
Gizonen eta emakumeen Kontxako banderaren sariak parekatzeaz, Eneko Goia
Parekidetasunaren bidean urratsa egingo dutela jakinarazi du Donostiako Udalak, eta erabaki horren inguruko xehetasunak eman ditu 'Mezularia'n Eneko Goia Donostiako alkateak.
-
8:16 min
Aurtengo Kontxako banderan 24.000 euroko saria jaso du Orioko ontziak eta 15 eurokoa Pasai Donibaneko Batelerek. Datorren urtetik aurrera mutilentzat eta neskentzat sari berak emango ditu Donostiako Udalak. Pozik hartu dute berria Emakundek eta emakume arraunlariek; berdintasunaren eta parekidetasunaren bidean urratsa dela diote. Erabaki horren inguruko xehetasunak eman ditu 'Mezularia'n Eneko Goia Donostiako alkateak.