Mezularia
Gizartea
CEAR: 'Europak ez du bete errefuxiatuak hartzeko konpromisoa'
Irailaren 26an bukatuko da Europar Batasunak errefuxiatuak hartzeko herrialdeei emandako 2 urteko epea. 80.000 errefuxiatu hartuko zituztela esan arren, % 28 baino ez dituzte hartu.
Irailaren 26an bukatuko da Europar Batasunak errefuxiatuak hartzeko herrialdeei emandako 2 urteko epea. 80.000 errefuxiatu hartuko zituztela esan arren, % 28 baino ez dituzte hartu. Naiara Gutierrez CEAR Euskadiko komunikazio arduradunak 'Mezularia'n azaldu digu bederatzi arrazoi eman dituztela herrialdeek euren konpromisoa bete ez izana argudiatzeko. Garrantzitsuena, borondate falta. Emandako prentsaurrekoan RAFI irakiarren testigantza eman dute lehen pertsonan. Turkiatik Greziara oinez egindako bidaia. Birkokatze planen zailtasuna ere salatu dute. Errefuxiatuek diplomazia arazo handiak dituzte. Norbanakoek gogoeta ere egin beharko genukeela esan du gutierrezek, asko lagun baitiezaiekegu integrazio prozesuan.