Mezularia
Kultura
Arestiren 'Euskal Harria'ren 50. urtemugaren ospakizuna, urriaren 11n
Kultura
Erramun Osa Euskaltzaindiako idazkari nagusiordeak azaldu digu Euskaltzaindiak Arestiren ibilbidea gogoratuko duela urriaren 11n.
-
9:19 min
Erramun Osa Euskaltzaindiako idazkari nagusiordea 'Mezularia'n izan dugu, Gabriel Arestiren Euskal Harria liburuaren 50. urteurreneko ospakizunez hitz egiteko. Azaldu digunez, Gabriel Aresti pertsona biluztu nahi dute urriaren 11n Bilbon egingo dituzten ekitaldien bitarteaz. Bere liburuak ilustratu zituen Agustin Ibarrolaz ere arituko dira.
Aresti eta Ibarrola zuzenean ezagutu zuten hainbat lagunek hartuko dute parte: Bernardo Atxagak, Arantxa Urretabizkaiak, Xabier Kintanak eta Jon Kortazarrek. Esan bezala, urriaren 11n izango da ekitaldia, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan.
egoitzan.