Itxi

Mezularia

Gizartea

"Drogak direla eta, gero eta gazteagoak ari dira psikiatrikoan ingresatzen"

Urtero 30 lagunek ingresatzen dute Arrasateko San Juan de Dios psikiatrikoan, eta ehuneko 40-k, drogen kontsumoaren ondorioz ingresatu behar izaten du. Gainera, gero eta gazteagoak dira.  

  • 13:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtero 30 lagunek ingresatzen dute San Juan de Dios psikiatrikoan, eta ehuneko 40-k, ia erdiak, sustantzia edo drogen kontsumoaren ondorioz ingresatu behar izaten du. Eta, gainera, gero eta gazteagoak dira, 21 eta 43 urte bitartekoak.

Hori dela eta, drogen kontsumoak pertsonengan izan dezakeen eragina nolakoa den erakusteko asmoz, Ezagutu Ospitalea izeneko programa eskaintzen dute, bereziki gazteei zuzenduta.

Hitzaldi baten bidez, drogen inguruko informazioa eman, eta psikiatrikoan ingresatuta dauden lagunekin hitz egiteko aukera dute programa horretan parte hartzen duten gazteek. Lekukotzak jasoaz, erabakiak hartzen lagundu nahi diete gazteei. Izan ere, diote, hori dela garrantzitsuena: gazteek erabakiak hartzen jakitea. Olaia Arrese erizainak azalpenak eman ditu. Eta, sustantzien kontsumoagatik ospitalean ingresatuta dagoen lagun batek testigantza eman digu.