Itxi

Mezularia

Teknologia

Musika automatikoki sortu eta sailkatzeko metodo berriak EHUren eskutik

Robotika eta Sistema Autonomoen ikerketa-taldeak sortu ditu, tartean bertsoen melodiez osatutako bildumak egiteko aukera emanaz. Izaro Goienetxea eta Basilio Sierra ikerlariak izan dira 'Mezularia'n.

  • 14:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bertsoen melodiez osatutako bilduma edo corpus batetik abiatuta doinu berriak automatikoki sortzeko metodo bat garatu du Izaro Goienetxea UPV/EHUko ikertzaileak. Bestalde, musika-piezak errepresentatzeko modu berri bat aurkitu du Basilio Sierrak, eta horretan oinarrituta, musika automatikoki sailkatzeko metodo berri bat aurkeztu. EHUko Robotika eta Sistema Autonomoen ikerketa-taldean egindako ikerketaren berri eman du PLOS ONE zientzia-aldizkari entzutetsuak eta horien berri eman dute ikerlariek 'Mezularia'n.