Mezularia
Hezkuntza
'Euskararen eta hizkuntza gutxituen aurkako jarrera du Macronen gobernuak'
Seaskako 179 ikaslek euskaraz egindako zientzietako Brebet azterketa ez zuzentzeko agindu du Bordeleko errektoretzak. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak dio azterketak bahitu egin dituztela.
-
Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria.
6:45 min
Brebet azterketa 13 eta 14 urteko ikasleek egin beharreko azterketa da. Historiako eta matematikako azterketak euskaraz egin ditzakete, baina zientzietakoak ez. Hur Gorostiagaren iritziz, azterketa horiek bahitu egin ditu Bordeleko errektoretzak.