Mezularia
Mezularia
Prest al gaude heriotzari aurre egiteko?
Ana Orbegozorekin hitz egin dugu zaintza paliatiboaz eta gizakiok hil arte ditugun eskubideez.
Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroek aurrera jarraitzen dute eta amaitu da jada heriotzaren inguruko jardunaldia. "Eskubideek ez daukate adinaren iraungitze datarik" lelopean hitzordu eta mahai inguru desberdinak burutu dira.
Ana Orbegozo Matia Fundazioko Erizaintza zuzendaria da eta ikastaroa koordinatzeko ardura eduki du.