Itxi

Mezularia

Euskara batuak 50 urte

Euskararen etorkizuneko erronkak aztergai Arantzazun

Duela 50 urte euskara batuaren haziak jarri zituzten Arantzazun hasi du Euskaltzaindiak hiru eguneko kongresua. Tere Beloki lankideak egin du 'Mezularia'n aurreneko egunak emandakoaren laburpena.

  • 10:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskaltzaindiaren mendeurrenak eta euskara batuaren 50. urteurrenak bat egin dute 2018an. Bi efemerideak uztartu ditu Euskaltzaindiak Arantzazun egiten ari den biltzarrean. Duela mende erdi egindakoa gogoratu, 50 urteko ibilbidea gainbegiratu eta etorkizuneko erronkei begira jartzeko ari dira egiten biltzarra. Tere Beloki lankideak jaso du aurreneko egunak emandakoa.