Mezularia
Txintxarrik 25 urte
Mende laurden lasartearren etxeetan euskara sarrarazten
Lasarte-Oriako Txintxarri aldizkariak 25 urte bete ditu. Urteurrena gogoratu eta hastapenetara jo dute ''Tokikom'' atalean Adrian Garcia Txintxarriko kideak eta Iñaki Arruti euskara teknikariak.
-
17:46 min
25 urte, 1.435 zenbaki eta 8.000 aleko tirada. Ez dira nolanahiko zenbakiak herri aldizkari bati buruz ari garela aintzat hartuta. Lasarte-Oriako etxebizitza guztietara eraman du euskara Txintxarri aldizkariak azken mende laurdenean, eta horren inguruan aritu dira 'Mezularia'n Adrian Garcia eta Iñaki Arruti.