Itxi

Mezularia

Estrasburgoren erabakia

'Askatasunean behar luketen pertsona batzuei bidea itxi die ebazpenak'

Iker Urbina Santiago Arrozpideren abokatuak onartu du ez zutela Estrasburgoko auzitegiaren ebazpena espero. Ebazpenaren balorazioa eta aurrera begirako urratsak azaldu ditu 'Mezularia'n.

  • Orain presoak

    Orain presoak

    10:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi duenez, Espainiako justiziak ez du oker jokatu, Frantziako presondegitan egon diren ETAko presoen espetxealdia aintzat ez hartzerakoan. Aretoko zazpi magistratuek aho batez hartu dute erabakia.

Ebazpenaren norabideak ezustean harrapatu ditu presoen abokatuak Iker Urbinak onartu duenez, eta aurrera begira "askatasun eta eskubideen urraketen" aurkako lanean jarraitzeko asmoa berretsi du 'Mezularia'n.