Mezularia
Katalunia
'Sedizio delituak malgutasunez jokatzeko aukera eman diezaioke epaileari'
Urriaren 1eko galdeketa bultzatu zuten 18 politikarien aurkako zigor eskaerak aurkeztu dituzte Estatuko Fiskaltzak eta Abokatutzak. Jon Mirena Landa zuzenbide penaleko irakasleak egin du irakurketa.
-
9:10 min
Sedizioa eta matxinada delituen artean dagoen ezberdintasuna eta Kataluniako politikarien aurka aurkeztutako zigor eskaerak ulertzeko azalpenak eman ditu 'Mezularia'n Jon Mirena Landak. Espainiako Fiskaltzak 177 urteko kartzela zigorra eskatu du urriaren 1eko erreferenduma antolatu zuten 18 politikarientzat. Estatuko abokatuak ez bezala, matxinada delitutzat jo du fiskaltzak galdeta. Zigorrik handiena Oriol Junkerasentzat eskatu dute, matxinadaren buru izatea leporatuta.