Mezularia
Behobia-Donostia
'Erbi-lanean 13 emakume irtetea urratsa izan da parekidetasunaren bidean'
Emakumeak parte-hartzaileen erdia izatea jarri du erronka Fortuna Elkarteak 2025erako; aurten erbi-lanean arituko diren 29 korrikalarietatik 13 dira emakumeak. Lourdes Oiartzabal da haietako bat.
-
Behobia-Donostiako Erbiak. Argazkia: Fortuna
17:18 min
30.775 lasterkarik eman dute izena igandeko Behobia-Donostia lasterketarako eta laurdena dira emakumeak: 7.534. Fortuna Kirol Elkarteak gainera jarri du erronka: 2025erako parte hartzaileen erdia emakumeak izatea eta horretarako 50/50/25 proiektua jarri dute abian. Aurten behintzat irtengo diren 29 erbietatik 13 dira emakumeak. Haietako batek, Lourdes Oiartzabalek eman du 'Mezularia'n haien egitekoaren berri.