Mezularia
'Made in Basque'
'Polimeroen eta elikagaien teknologian espezializatutako zentroa gara'
Berrehundik gora enpresari ematen dio zerbitzua Markina-Xemeingo Leartiker enpresak. Amaia Egia Leartikerreko Zentro Teknologikoko zuzendariak eman du 'Mezularia'n haien egitekoaren berri.
-
Leartiker enpresa
6:28 min
Goi-mailako prestakuntza duen ikertzaile-talde batek osatzen du Markina-Xemeingo Leartiker enpresa. Polimeroen Teknologian eta Elikagaien Teknologian espezializatutako enpresa da eta, besteak beste, enpresei laguntza eta aholkularitza eskaintzen diete prozesuen kalitatea hobetzeko. Amaia Egia Leartiker-eko Zentro Teknologikoko zuzendariak eman ditu 'Mezularia' saioko 'Made in Basque' atalean Leartikerri buruzko xehetasunak.