Itxi

Mezularia

Zientzia

'Autismoa, epilepsia eta halako gaitzak ikertzeko urratsa izango da'

Laborategian hazitako garun-organoideek gure garunen antzeko seinaleak sortzen dituztela ondorioztatu du ikerketa batek. Elhuyar aldizkariko Ana Galarragak eman ditu azalpenak.

  • Garun-organoidea. Argazkia: Madeleine A. Lancaster

    8:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kaliforniako Unibertsitateko ikerketa bat hartu du hizpide Elhuyar aldizkariko Ana Galarragak 'Mezularia' saioko zientziaren tartean. Laborategian hazitako garun-organoideek garunen antzeko seinaleak sortzen dituztela frogatu du ikerketak. Giza zelula ametatik abiatuta, ehunka garun-organoide sortu eta frogatu dute giza garunek sortzen duten antzeko seinale elektrikoak sortzen dituztela. Aurkikuntzaren garrantziaz eta ondorioez egin du gogoeta Ana Galarragak.