Itxi

Mezularia

Tapiak dieselaz esandakoez

'Zeharo azientifikoa da Tapia sailburuak dieselaz egindako adierazpena'

Petronorren lana eta dieselaren irudia hobetzeko kanpaina ikusten du Jokin Aldazabal 'Ekosfera' ataleko lankideak Arantxa Tapia sailburuaren eta Petronorreko buruen azken adierazpenetan.

  • Diesela

    4:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erregai fosilak eta, bereziki, diesela zuritzeko kanpaina abiatu dela uste du Jokin Aldazabal 'Ekosfera' saioko kazetariak, eta asmo horretan kokatu ditu berriki Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak dieselari buruz esandakoak. Ikerketan ari zirela eta 2050erako CO2rik isuriko ez duten diesel motorrakizan zitekezkeela iradoki zuen Tapiak. Hori zaila ez, ezinezkoa da Aldazabalek dioenez, ez baitago konbustiorik karbono dioxidorik botako ez duenik horrelako erregaia erretzen denean. Zeharo azientifikoa da Tapiaren adierazpena 'Ekosfera'ko lankidearen esanetan.