Itxi

Mezularia

Aitor Zabaleta gogoan

"Aitor Zabaletari duela 20 urte gertatua ezin da ahanzturan erori"

Aitor Zabaleta hil zutela 20 urte beteko dira eta Aitor Gogoan ekimenak ekitaldiak antolatu ditu iganderako. Xabier Jaka eta Joserra Berasategi Aitor Gogoan taldeko kideak izan dira Mezularian.

  • Aitor Zabaleta gogoratzeko egindako manifestazioetako bat.

    12:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Realak eta Valladolidek igandean jokatuko duten partidaren atariko, ekimenez betetako eguna prestatu du Aitor Gogoan ekimenak. Futbito txapelketa goizean, bazkaria ondoren, eta manifestazioa Boulebarretik Anoetara arratsaldean. Estadioaren kanpo aldean lore eskaintza eta omenaldia egingo dituzte duela 20 urte Madrilen labankadaz hil zuten Aitor Zabaletaren omenez. Aitor Gogoan ekimeneko Joserra Berasategik eta Xabier Jakak eman dituzte iganderako prestatu dituzten ekimenen xehetasunak, eta zera azpimarratu dute: 20 urte pasata, Aitor Zabaletari gertatu zena gazte jendeari gogorarazi eta jakinararen gainean jartzeak duen garrantzia. "Ez ahanzturan erortzea gure esku dago".