Mezularia
Elkartasun ekimena
'Krisia ez da gainditu eta lanpostu batek ez du duin bizitzea bermatzen'
Iruñeko Paris 365 elkarteak diru bilketa abiatuko du egoera ekonomiko zailean dauden partsonak laguntzeko. Miren Beitia Paris 365 jangela sozialeko kideak eman ditu xehetasunak 'Mezularia'n.
-
Paris 365 jangela sozialean ateratako argazkia.
8:40 min
Krisia ez da gainditu. Garbi eta zorrotz egin du baieztapena 'Mezularia'n Miren Beitia Paris 365 jangela sozialeko kideak. Diru bilketa kanpaina abiatuko dute beharrean diren pertsonei laguntza emateko. Kainpainaren berri ez ezik, haiengana jotzen duten herritarren perfilaz gogoeta egin du Beitiak: "Oso zaila egiten zaio jendeari laguntza eskatzea; gogorra da egoera horretan egotea".