Mezularia
Komunikazioa
"Herri txikien ongizatea bermatzeko oinarrizko erreminta da Internet sarea"
Gipuzkoako herri txikietan sakabanatuta dauden baserrietara zabalduko dute banda zabaleko konexio ultra azkarra. Zegama da herri horietako bat eta Joseba Eizagirre alkatea izan da Mezularian.
-
Baserri
7:35 min
'Landagipuzkoa+' programaren helburuetako bat 2019 urtea hastearekin batera gauzatuko da. Gipuzkoako 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan herriguneetatik aparte dauden baserrietara banda zabal ultralasterra hedatuko dute. Herri txikietara gisa horretako erremintak zabaltzeak zailtasunak dituela onartuta ere, herri txikien ongizatea eta etorkizuna bermatzeko ezinbestekoak direla esan du Joseba Eizagirre Zegamako alkateak.