Mezularia
Tokikom
"Zentsurari ere aurre egin behar izan zion 'Gu ta gutarrak' ipunak"
Euskaraldia baliatuta, Magdalena Moujan Otaño zientzialariak 1968. urtean idatzitako 'Gu ta gutarrak' ipuinaren euskarazko bertsioa idatzi du Teodoro Hernandorena elkarteak.
-
Magdalena Moujan Otaño zientzialaria.
22:55 min
Joni Ubeda 'Aiurri' adizkariko kazetariak gonbidatuta izan da Mezularian Joxin Azkue Teodoro Hernandorena elkarteko kidea, eta bien artean gaurkotu dute Argentinan jaiotako zientzialari euskaldunaren izena eta izana. 1968. urtean 'Gu ta Gutarrak' ipuina idatzi zuen, aitonaren izen bereko bertso baten izenburua hartuta. Euskaldun batzuk denboraren makinan egindako bidaia kontatzen zuen umorez , eta Argentinako Zientzia-fikziozko Bigarren Konbentzioan lehen saria irabazi zuen.