Mezularia
Elkartasuna
'Sandinisten iraultzak aurreikusitako onurak ez dira gauzatu'
Nikaraguak bizi duen errealitate sozial eta politikoa aztertu dute Mezulariak elkartasunari eskaintzen dion tartean Itziar Irazabalek eta Lorea Unda Mugarik Gabe elkarteko kideak.
-
Nikaraguan azken hilabeteetan ugaritu egin dira gobernuaren aurkako protestak. EFE
25:05 min
Sandinistek 1980ko urteetan egindako iraultzatik abiatu eta apirilean hirurehundik gora hildako utzi dituen erreboltaraino asko aldatu da Nikaraguako errealitatea.
Garai eta bilkaera horien lekuko izan dira Itziar Irazabal Medicus Mundiko kide eta 'Mezularia'ko kolaboratzailea eta Lorea Unda Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeko kidea. Nikaraguaren iragan hurbila eta oraina izan dituzte aztergai hamabostean behin elkartasunari eskainitako tartean.