Itxi

Mezularia

Urteberria

"200 litro salda mendian gora igotzea izan da urteetan zehar gure erronka"

Maria Luisa Etxeberriak 40 urtetik gora darama Urte Berri egunez Adarra mendian banatzen den salda prestatzen.

  • Adarrako gailurrean jende pila, eta dendetan salda banatuz.

    10:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mendizale uholdea erakartzen du Adarra mendiak urtarrilaren 1ean. Donostiatik, Urnietatik, Hernanitik, Andoaindik eta inguruko beste herrietatik ehunka izaten dira Adarrara igotzen direnak eta mendizaleen artean estimatua izaten da Adarra mendian Andoaingo Euskalduna mendi elkarteak banatzen duen salda beroa. Salda preziatu hori Maria Luisa Etxeberriak prestatu du ia mende erdiz.