Itxi

Mezularia

Errefuxiatuak

Aita Marik dena prest, baina ezin atera. 'Guk helburua argi daukagu'

Pasaiako portuko itsas-kapitaintzak itsasoratzeko baimena ukatu dio Aita Mari untziko tripulazioari. Elegitea jarri dutela eta erantzunaren zain daudela dio Izaskun Arriaran tripulazioko kideak.

  • Aita Mari ontzia Pasaiako portuan

    Aita Mari ontzia Pasaiako portuan

    6:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Libiako kostalderainoko bidea luzeegia dela Aita Mari-rentzat eta ontziak, errefuxiatuak jasotzeko behar besteko ahalmenik ez duela. Horietxek izan dira Pasaiako portuko itsas-kapitaintzak adierazitako arrazoiak, Aita Mari-ri ezarritako itsasoratzeko debekuaren harira. 'Libiako kostaldera ez baldin bada, beste toki batera', baina 'aurrera jarraitzeko gogoz' direla eta 'helburua argi' daukatela adierazi digu 'Mezularia'n, Izaskun Arriaran, SMHko boluntario eta Eskifaiako kideak.