Mezularia
Memoria historikoa
'Kontzentrazio guneetan egon ziren euskal herritarrak ahaztu egin ditugu'
Etxahun Galparsoro historilariaren iritziz, Ipar Euskal Herrian ez bezala, nazien kontzentrazio esparruetara eraman zituzten Hego Euskal Herriko herritarrak ahanzturan ditugu.
-
Nazien kontzentrazio eremu bat.
13:07 min
Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko Eguna da igandekoa, eta horren atariko mahai-ingurua antolatu du Gogora institutuak “Exiliotik nazien kontzentrazio esparruetara” lelopean. Espainiako Gerra Zibil garaian atzerrira ihes egin, eta II. Mundu Gerraren testuinguruan nazien kontzentrazio esparruetara eraman zituzten euskal herritarren testigantzak jaso dituzte, eta horien berri eman du 'Mezularia'n Etxahun Galparsoro historilari eta Lazkaoko dokumentazio zentroko langileak.