Itxi

Mezularia

'Ongi etorri' dokumentala

"Pertsona guztiak gara berdinak; bakean eta duintasunez bizi nahi dugu"

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean errefuxiatuen alde egin zen ekitaldian bildutako pertsonen lekukotzekin osatu dute ‘Ongi etorri’ dokumentala. Fermin Aio zuzendaria izan da Mezularian.

  • 'Ongi etorri' dokumentalaren aurkezpen ekitaldia.

    9:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilbon aste honetan bertan estreinatu dute 'Ongi etorri' dokumentala. Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira, errefuxiatuen aldeko martxa handi bat egin zen apirilaren 30ean ‘Gernika gehiagorik ez’ lelopean, eta ekitaldi hartan bildutako pertsonen lekukotzekin osatu dute dokumentala. 25 istorio, 25 ahots eta 25 bizipen dira, baina guztien artean kontaketa edo mosaiko bakar bat osatzen dute. Eurasia International Monthly Film Festivalean, 40 minutu baino gehiagoko kategorian, dokumentalik onena aukeratu dute Fermin Aiok zuzendutako lana.