Mezularia
Sexualitatea
'Baztertuta zegoen gai bati arreta zerbitzua jarrita Iruñea aberastu dugu'
Ander Iribarren Iruñeko Harrotu bulegoko teknikaria izan da 'Mezularia'n eta ia bi urteko ibilbidearen balorazioa egin du: "Baztertuta zegoen gai bati ikusgarritasuna eman diogu".
-
Harrotu bulegoaren kanpo aldea, Iruñeko San Gregorio kalean.
10:15 min
2017ko ekainean ireki zituen ateak Iruñean Harrotu bulegoak eta berriki aurkeztu ditu 2018ari dagozkion datuak. Denbora tarte horretan 1.463 kontsulta izan dituzte eta hirian lekua egiten ari diren arren, oraindik ere sentsibilizazioan sakontzeko beharra dagoela uste du Ander Iribarren sexologo eta Harrotu bulegoko parte hartze eta informazio teknikariak. LGTBI fobia kasuak eman ziren iaz Iruñean eta horiei aurre egiteko lanean jarraitzea ezinbestekoa da Iribarrenen hitzetan.