Itxi

Mezularia

Hezkuntza

'Sindikatuen arteko haustura bilatu du patronalak, ez akordioetara heltzea'

Gizarte Ekimeneko Itunpeko ikastetxeetan beste 10 eguneko greba deialdia egin dute sindikatuek martxoa, apirila eta maiatzerako. ELA sindikatuko Miren Zubizarretak eman ditu deialdiaren arrazoiak.

  • Miren Zubizarreta ELA sindikatuko kidea.

    5:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtarrilean egin zuten zortzi eguneko greba bukatu eta gero, bitan batzartu dira langileen ordezkariak eta Kristau Eskoletako ordezkariak, baina eduki zehatzik ez dietela aurkeztu esan du Miren Zubizarreta ELA sindikatuko kideak. Gurasoen kezka ulertzen duten arren, berriro grebara jotzea beste aukerarik ez dute ikusten sindikatuek. Greba egunak martxoaren 12tik 15era, apirilaren 1etik 4ra eta maiatzaren 8an eta 9an izango dira. Zubizarretak jakinarazi du, grebak aurrera segitzen badu, aurten 24 lanegun galduko dituztela irakasle, langile eta ikasleek.