Itxi

Mezularia

Mendizaletasuna

'Euskararen gailurra, gailurrik garrantzitsuena, zapaltzeke daukagu'

Elorrioko Erdella mendi taldeak antolatu du Euskal Mendizale Federazioaren aurtengo gala, eta ekitaldian 'Antxon Bandres Saria' eman diote Mikel Arrizabalaga mendizale eta euskaltzaleari.

  • Mike Arrizabalaga.

    Mikel Arrizabalaga.

    15:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mendizale eta euskaltzale amorratua da Mikel Arrizabalaga. Urte luzez mendiari lotutako artikuluak idatzi eta argitaratu ditu 'Euskaldunon Egunkaria', 'Berria' eta 'Gara' egunkarietan eta 'Pyrenaica', 'Euskal Herria' eta 'Nora' aldizkarietan, besteak beste, baita Euskadi Irratian ere. Euskal Mendizale Federazioak Elorrion egindako galan mendiari, mendizaletasunaren zabalkundeari eta euskarari urte luzez egindako ekarpena aitortu dio Mikel Arrizabalagari 'Antxon Bandres Saria' emanda.