Mezularia
Kultura
'Txirula Magikoa', Mozarten unibertsora bidaia
Mozarten 'Txirula Magikoa' ikuskizuna eskainiko du asteburuan Donostiako Kursaalen Opus Liricak. Ainhoa Garmendia sopranoa eta Iker Sanchez orkestra zuzendaria izan dira Mezularian.
-
'Txirula Magikoa' operaren aurkezpen ekitaldia.
11:34 min
Musikaren historiako opera entzutetsuenetako bat da Mozarten 'Txirula Magikoa'. Asteburuan Donostiako Kursaalen eskainiko du ikuskizuna Opus Liricka, eta horren atariko prestaketak zertan diren kontatu dute 'Mezularia'n Iker Sanchez musika zuzendariak eta Pamina-ren pertsonaia hartuko duen Ainhoa Garmendia sopranoak.