Mezularia
Arrazakeria
'Arrazakeriaren funtsean aurreiritziak eta zurrumurruak daude'
Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kideak lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du arrazakeriari aurre egiteko. Iganderako Pasaiatik Donostiarako urteroko martxa antolatu dute.
-
Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazkeriako kidea.
11:22 min
Martxoak 21 ditu gaur eta, besteren artean, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Mundu Eguna da. Egun aproposa SOS Arrazakeria elkarteko Agustin Unzurrunzaga 'Mezularia' saiora ekartzeko. Iganderako 23. urtez antolatu dute Pasaiatik Donostiarako martxa eta gauzak dauden horretan datozen urteetan ere antolatzeko beharra izango dela uste du Unzurrunzagak. Aurreiritziak, ultra eskuinaren igoera, ate joka diren hauteskundeak... ertz asko jorratu ditu arrazakeria eta xenofobia ardatz hartuta.