Itxi

Mezularia

Kultur etxeak

'Amarak duen neurriaren araberako kultur etxea behar du'

Donostiako Amara auzoan 'Gobernu Zibila Kultur Etxe' plataforma osatu dute eraikin zaharra auzotarrei zuzendutako etxe izan dadila eskatzeko. Xabier Otaegi plataformako kidea izan da 'Mezularia'n.

  • Kultur etxeak.

    'Gobernu Zibila Kultur Etxe' bihurtzeko eskatzen duen festa iragartzen duen kartela.

    10:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urte luzez 'Txirri' pailazoaren paperean eta bankuan lanean aritu ondoren, erretiroa hartuta dago Xabier Otaegi. Geldi, ordea, ezin egon, eta "gauza txiki askotan" dabil egun, tartean, 'Gobernu Zibila Kultur Etxe' plataformarekin lanean. Donostiako Amara auzoan dagoen eraikina kultur etxe bihurtzeko eskatuz ekitaldi sorta antolatu dute egunotarako eta festa datorren larunbaterako. Hauteskundeak gainean direla baliatuta, mezua helarazi nahi diete alderdi politikoei.