Mezularia
Ingurumena
'Itsasertzean pilatzen den plastiko gehiena ibaietatik itsasoratzen da'
Jaizkibel eta Uliako itsasertza garbitzeko egitasmoa prestatu dute elkarlanean Pasaiako Mater Itsasontzi Museoak eta Ternuak elkarlanean. Sara Lizartza proiektuaren arduraduna izan da 'Mezularia'n.
-
Plastikoa itsasoan.
7:43 min
‘Plastifish Kostera’ proiektua aurkeztu dute European Outdoor Conservation Association lehiaketara. Jaizkibel eta Uliako itsasertzean jarri dute arreta eta inguru hartan pilatutako plastikoa garbitu nahi dute. Baina ez hori bakarrik. "Arazoren iturrira" jo nahi dutela argitu Sara Lizartzak, itsasora iristen den plastikoaren % 80 ibaietatik itsasoratzen baita. Lehiaketan botoa emateko epea hilaren 11n bukatuko da eta 'Plastifish Kostera' ekimena babestu nahi duenak Mater museoaren webgunean bertan eman dezake. . Sara Lizartza proiektuaren arduraduna izan da 'Mezularia'n.