Mezularia
Lan ezbeharrak
'Lan istripuek gora egiten dute prekarietatea hazten den heinean'
Pello Igeregik, ELA sindikatuko Osasun arloko arduradunak, prekarietatea hedatzen ari den patronalari aurre egiteko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.
-
Lan istripu bat salatzeko egindako elkarretaratzea.
5:40 min
Apirilaren 28a, igandea, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da eta horren atarian lan istripuen inguruko txostena aurkeztu du ELA sindikatuak. 2018an 67 langile hil ziren Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz, azken 6 urteetako kopuru handiena. Bizkaian eta Nafarroan gora egin du nabarmen hildakoen kopuruak; Gipuzkoan egin du behera.
Pello Igeregik, ELA sindikatuko Osasun arloko arduradunak, bi eskakizun egin dizkie Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Lehenik eta behin prekarietatea zabaltzen ari den patronalari presioa egitea, eta deseroso sentiaraz dezatela. Bestetik, baliabide aldetik ere laguntzea nahi dute lan ikuskari kopurua handitzea ere eskatuz.