Mezularia
Hezkuntza
'Bartzelonako ikastxeak ikusi eta lan egiteko modua ezagutzera etorri gara'
Bidaia pedagogikoa antolatu dute hainbat irakaslek, Bartzelonako zentroak bisitatu eta bertako antolaketa ezagutzera.
-
Irakaslea ikasleei begira.
11:56 min
Arantzazu Muñoa eta Leire Saez irakasleak Bartzelonan dira bidaia pedagogikoa burutzen. Bertako ikastetxeak bisitatu dituzte nola lan egiten dute eta zein metodologia erabiltzen dituzten ikusteko. Katalunia gertu dutenez, bertan egiten ari diren aldaketan ezagutzera joan dira zentro desberdinetara.
Eskola Nova 21 egitasmoa eta La Maquinista ikastetxea gertutik ezagutu dituzte. Sare lan handia dutela azpimarratu dute, eskolen arteko harremanak ezagutzeko elkarren zentroetan denbora egiten dutela azpimarratuz. Printzipio pedagogikoko alor asko, inklusioa tarteko, nola lantzen dituzten ezagutu dute.