Itxi

Mezularia

Mendizaletasuna

"Mendi elkarteen helburua zaleak heztea izan behar du"

Mendizale ugari ditu Euskal Herriak eta horren isla dira elkarteetako federatu kopurua. Donostiako Club Vasco de Camping mendi elkarteak presidente aldaketa izan du eta aldaketen berri eman dute.

  • Mendia

    Mendia

    13:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko mendi elkarterik handiena da Donostiako Club Vasco de Camping elkartea. 4.000 bazkide eta mendiari lotuta 11 sail desberdin ditu elkarteak. Rafa Elorza da presidente berria, Txema Garayren lekukoa hartuz. Mendira joatea edonoren esku badago ere, mendi elkarteen helburua zaleak heztea dela diote. Mendiko tresneriak erabiltzea ez ezik, mendian ibiltzearen arriskuez jabetzeaz arduratzea ere badela beren lana diote Elorzak eta Garayk.

CVC mendi elkartea Donostian kokatuagatik inguru menditsua du. Zaleak apurka sortzen direla diote Elorzak eta Garayk: Lehenengo oinez ibiltzen hasten da jendea, ondoren barrurantz egin eta mendia zapaltzen hasten dira, eta azkenik elkarteetan izen ematen amaitzen dute. Terapiarako ere balio duela dio Txema Garayk, eta kirolen artean bere tokia egiten ari dela mendia azpimarratu du.