Itxi

Mezularia

Heriotza

'Gai zail bati buruz hitz egiteko giro erosoa sortzen saiatzen gara'

Azpeitian hilero egiten duten Death Cafe ekimenaren berri eman du Manex Beristain antolatzaileetako batek 'Tokikom' atalean; heriotzari buruz naturaltasunez hitz egiteko tertuliak izan asmo dute.

  • Heriotza.

    Aurrez egindako Death Cafe tertuliatako bat. Argazkia: Urola Kostako Hitza.

    15:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gertuko gaiak jorratzen ditugu 'Tokikom' atalean, baina gaurkoan gai unibertsal bat ekarri du Uztarria aldizkariko Ihintza Elustondok: heriotza. Heriotzaren gaia lantzeko Death Cafe izeneko ekimena ari dira egiten Azpeitian; hilean behin elkartzen dira, kafe eta bizkotxo baten konpainian, gizartean oraindik ere tabua den gaiari buruz ahalik eta modu naturalean hitz egiteko. Bihar dute Death Cafe saioetan hirugarren hitzordua Basazabal jauregian, eta horren atariko azalpenak eman ditu Manex Beristan antolatzaileetako batek.