Mezularia
Euskara eta Internet
'Ez gara jabetzen gailuak euskaraz konfiguratzeak duen garrantziaz'
Interneten Nazioarteko Egunarekin bat eginez, ‘Euskaren bizitasun digitala ispiluaren aurrean’ adierazpena plazaratu du PuntuEUS fundazioak. Josu Waliño fundazioko presidenteak eman ditu azalpenak.
-
Josu Waliño PuntuEus fundazioko presidenea.
8:12 min
Interneten Nazioarteko Eguna da maiatzaren 17a, eta egunarekin bat eginez ‘Euskaren bizitasun digitala ispiluaren aurrean’ izenburuko adierazpena plazaratu du PuntuEUS fundazioak. Josu Waliño fundazioko presidenteak azaldu du 'Mezularia'n adierazpenaren mamia. Euskarazko edukietan baino, euskarazko edukien eskaera areagotzearen garrantzia azpimarratu du Waliñok: "Euskarazko eskaintza asko hazi da azken urteotan, baina hori guztia alferrikakoa da erabiltzaile euskaldunak ez badio sistemari esaten aukeran nahiago dituela euskarazko edukiak lehenestea".