Mezularia
Hezkuntza
'Paris gure hizkuntzak suntsitu nahian ari da azken 200 urtean'
Seaskak manifestazioa egingo du ekainaren 7an, irakasle gehiago eskatzeko. Paxkal Indo Seaskako presidenteak uste du Frantziako Gobernuak ez dituela lagundu nahi tokian tokiko hizkuntzak.
-
Irakasle gehiago eskatzeko egindako mobilizazio bat.
9:43 min
Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak Frantziako Gobernuarekin izan dituen negoziazioen berri eman du, eta irakasle postuen finantziazioarekin arazoak dituztela ohartarazi du. Paxkal Indo Seaskako presidenteak jakinarazi du hezkuntza ministerioarekin adostu behar zuten hitzarmen berria ez atzera ez aurrera geratu dela. "Urtez urte ikasle kopurua handituz doan arren, irakasle kopurua ez dugu bermatua", esan du Indok 'Mezularia'n. Egoera salatzeko eta irakasle gehiago eskatzeko manifestazioa deitu du Seaskak ekainaren 7rako, Biarritzen.