Mezularia
D´ENAK OHANA
'Surfa postal polita baina haratagoko zerbait dela erakutsi nahi dugu'
Liburutegia sortu dute Donostiako Okendu Kultur Etxean, surfa, artea eta sormena elkarbanatzeko asmoz. Olatuen orrazkera berria aurkeztu dute 'surfaren familia' batzeko helburuz.
-
D´ENAK OHANAren liburutegia
14:30 min
Aukeratu duten izenak dioen bezala, surfaren 'ohana' edo familia izateko bidea abiatu dute Donostian. 'D´ENAK OHANA' ekimenarekin surfaren kulturan sakondu nahi dute, istorioak elkarbanatu, sortu duten liburutegiaren bidez historia zabaldu eta noski, elkar ezagutu. Sancho Rodriguezek eta Iñigo Gaitonek kontatu digute 'Mezularian' zein diren proiektu berriaren erronkak.