Mezularia
GARBITZAILEEN GREBA
'Borrokatuz gero, helburuak lor daitezkeela ikusi ahal izan dugu'
Olatz Irigoien eta Nekane Zabala greban izan dira 9 hilabetez, sektoreko langileekin batera. Positiboki baloratu dute akordioa; soldata igoeraz gain, arrakala murriztea ere lortu dute, besteak beste.
-
Garbiketa langileen mobilizazioa
10:17 min
Gipuzkoako epaitegietako eta ertzain etxeetako garbiketa langileek akordioa lortu dute lantegiarekin. 9 hilabetez greban egon ondotik, berriki lortu dute bi aldeek ados jartzea. Akordioan jasotakoaren arabera, soldata arrakala murriztuko zaie eta baldintza toxiko eta lan nekagarrietan aritzeagatik plusa izango dute. Olatz Irigoien eta Nekane Zabala langileek pozik daudela kontatu digute, 'Mezularian'.