Mezularia
euskararen marka
NIK, euskararen marka lantzeko abiatu duten proiektu berritzailea.
EHUk eta euskalgintzako hainbat eragilek abiatu duten proiektua gertutik ezagutu nahi izan dugu. Irene Garcia EHU-ko irakaslearekin hitz egin dugu.
-
Euskararen marka lantzeko proiektuan parte hartuko duten eragileak.
9:17 min
Markagintzan eta marketinean baliatzen diren teknikak hizkuntza plangintzan aplikatzea da egitasmoaren helburua. Markaren kontzeptua hizkuntzen eremuan aplikatuko da aurrenekoz proiektuarekin, eta euskararen erabilera sustatzeko baliagarria izango da, ikertzaileek azaldu digutenez. Proiektuan parte hartuko dute Euskal Herriko Unibertsitateak, Kontseiluak, Elkar Fundazioak, Emunek, Berria Fundazioak, Elhuyar Fundazioak, Ikastolen Elkarteak, Euskaltzaleen Topaguneak, AEK-k eta NOR ikerketa taldeak. Estitxu Garai EHUko irakaslea izango da proiektuaren zuzendaria.