Mezularia
SOLASALDIA
Euskal Tsunamiaren "Barraskilo Operazioa" eta hauteskunde ondorena aztergai
Ander Errasti eta Ion Muñoa izan dira solasaldian.
-
Euskal Tsunamiaren "Barraskilo Operazioa" eta hauteskunde ondorena aztergai.
21:14 min
Tsunami Demokratikoak amaitutzat eman ditu errepide ezberdinetan egindako ekintzak, eskerrak emanez Katalunian eta Euskal Herrian antolatutako ekintzetan parte hartu dutenei. Behobiako mugan deitutako mobilizazioa hizpide izan dugu Ion Muñoa Deustuko Unibertsitateko irakaslearekin eta Ander Errasti Pompeu Fabrako ikerlariarekin. Horrez gain, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen ondorengo egoeraz aritu gara solasean.