Itxi

Mezularia

AINARA CANTO

'Screening izeneko tresnarekin kasuak errazago identifikatuko dira'

Hemendik aurrera, haur eta nerabeenganako sexu-abusu eta indarkeria kasuak errazago identifikatu ahal izango dira, Ainara Canto, EDE Fundazioko ikerketa arduradunak azaldu duenez.

  • 9:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Jaurlaritzak egindako txosten batek adingabeekiko indarkeriaren knplexutasuna aztertu eta hura detektatzeko tresna proposatu du. Kontrol tresna honen bidez, haurrekin ohiko harremana duten profesional guztiek kasuaren ezagutza zehatzagoa izango dute. Helburua da, baliabideak eta haur edo nerabeari eskaini beharreko zerbitzuak egokituagoak izatea.

Ainara Canto EDE Fundazioko ikerketa arduradunak azaldu duenez, tresna horretan erabiltzaileak 50 galderei erantzuten die eta emaitzak, indarkeria edo abusu kasuen susmoak egikaritzeko balio dezake.

Mezularian, Kepa Torrealdea psikologo klinikoa ere gonbidatu dugu eta tresnaren adibide praktikoetan sakondu dugu.