Mezularia
XABIER MURELAGA
'Inoiz ikusi gabeko animalien laginak aurkitu ditugu ezustean'
Milaka urte atzera Kantauri itsasoko ertza estepa zen, gure mendietan gaur egun ikusterik ez dugun hainbat animaliaren bazkalekua: elur-oreinak, errinozero iletsuak, estepako bisonteak edo mamutak.
-
Naturak jarritako tranpa, Kiputzen
12:17 min
Kiputz Mutrikun kokatutako leize bat da, orain dela 20.000 urtetik orain dela 14.000 urtera bitarte animalientzako tranpa natural bihurtu zena, bertan aurkitutako milaka hezur puskek frogatzen dutenez. Ohiz kanpoko aurkikuntza horri esker, penintsula osoko elur-orein (23) eta bisonte (18) multzo garrantzitsuenak berregiteko aukera izan da, baita 48 orein berriz osatzeko aukera ere.
Donostiako San Telmo Museoan daude pieza horiek ikusgai eta Xabier Murelaga komisarioak eman digu erakusketaren berri Mezularian.
Dagoeneko desagertu den fauna bat aurkezteaz gain, Euskal Herria, azken glaziazioaren ondoren zuen errealitatean, estepako paisaia gisa erakutsiko da.