Itxi

Mezularia

BINGEN ZUPIRIA

'Sare sozialek kontsumitzeko ohiturak aldatu dituzte, baita kulturan ere'

Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Kulturaren Euskal Behatokiak egindako kulturaren parte hartzeari buruzko inkestaren datuak aurkeztu dizkigu Mezularian.

  • Jose Ramon Anda eskultura

    Jose Ramon Anda eskultura

    8:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Autonomi Erkidegoko parte-hartze kulturalak bilakaera positiboa izan du praktika kultural gehienetan, batez ere antzerkiari, kontzertuei eta dantza-ikuskizunei dagokienez. Aztertutako 12 praktiken artean, 3 jaitsi dira ordea: gutxiago irakurtzen ditugu egunkariak, aldizkariak eta ohitura gutxiago dugu galeria eta erakusketetara joateko. 

Txostenak agertzen duenez, teknologia berriek eta sare sozialek eragin zuzena daukate datuetan. Gazteak dira kulturara euskarri hauen bidez gehien gerturatzen direnak, baina, jendarte osoak aldatu ditu kontsumitzeko ohiturak.

'Mezularia'n, xehean aztertu dugu txostena, Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuarekin.