Itxi

Mezularia

AGURTZANE SOLABARRIETA

'Ke zutabe erraldoiak ikusten ditugu eta kezka dugu oso kaltegarria delako'

Usurbilgo alkateak azaldu digu ostiral honetan manifestazioa egingo dutela, errauste-planta froga fasean sartu denetik ke zutabe beltzak ateratzen direlako. Gipuzkoa osoarentzat kaltegarria dela dio.

  • Errauste-planta

    Errauste-planta

    6:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Usurbilgo udalak dei egin du, datorren ostiralean erraustegia gelditzeko eskatuz egingo den manifestazioan parte hartzeko.  Udalbatzak gainera, gutun bana bidali die Gipuzkoako gainontzeko udalei, 'guztien kalterako dela' azpimarratuz.

Agurtzane Solabarrieta alkateak 'Mezularia'n azaldu du, mobilizazioaren oinarria osasunarengatik duten kezka izango dela. Ekonomiaren alorrean ere eragin negatiboa izango duela ohartarazi du.

Manifestazioa ostiralean egingo da, arratsaldeko 19:00etan, 'SOS Usurbil, erraustegia gelditu!' lelopean.