Mezularia
''PRODUCT PLACEMENT''
Publizitate eredu berriak ikus-entzunezkoetan
Asier Guesalaga adituarekin hitz egin dugu publizitatea egiteko modua erabat aldatu dezakeen eredu edo teknikaz.
-
Publizitatea egiteko modua erabat aldatu dezakeen ereduaz aritu gara. Arg: Tencent publi.
11:13 min
"Product Placement" deituriko teknika ezaguna da ikus-entzunezkoen munduan, baina teknika publizitario hori orain arte ikusi gabeko moduan erabilita ikusi dezakegu uste baino lehen. Iragarkirik ez zegoen tokian kokatuko dituzte produktu publizitarioak, telesail edo pelikuletan. Txinan indarra hartzen ari den eredua da, eta Asier Guesalaga Patio publizitate eta komunikazio enpresako adituak azaldu digunez, laster gurean ere izango da "publizitatearen munduan iraultza handia" eragin dezakeen teknika hau.