Osasun etxea
Martxoaren 31n
Felix Zubiak anemia izango du mintzagai, igandeko, "Osasun-etxea"n
Anemia zer den, zein jatorri duen, sintomak, eta zein tratamendu duen aztertu eta azalduko du Felix Zubiak.
Felix Zubia Donostia Ospitaleko zainketa berezietako medikua, eta EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea da. Anemiari buruz mintzatuko da igande honetan, martxoak 31, Euskadi Irratiko "Osasun-etxea" irratsaioan.
Horrez gainera, entzuleek dituzten galderei erantzuteko tartea ere izango da "Osasun-etxea"n.